Mikel Arruabarrenak jaso ditu lehen txuletak

Mikel Iraola 2014ko ira. 30a, 19:29

Bizkaietxe baserriko bi txuleta jaso ditu Eibarreko jokalariak pasa den asteazkenean Vila-Realen aurka lortutako golari esker. Joxe Mari Beldarrain eta Joseba Barriola harakinak eman diote saria.

Aurrelari tolosarrak lehen mailan lortzen zuen lehenengo gola izan zen asteazkenekoa. "Une horretan ez nuen pentsatu txuleta nuenik, baina telefonoz lagunek mezu mordoa bidali zizkidaten". Oso pozik da Eibarko jokalaria egin duten hasiera onarekin: "Demostratu dugu gai garela talde handiei aurre egiteko, eta ez garela maila erraz galduko duen taldea. Ea indarrak irauten digun" azaldu du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!