Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / uda aurreratzen da

uda aurreratzen da

telezaborra 2005/05/19 10:37



Potrotaraino nago tipo honen albisteekin. Albiste zentzugabeak gero eta zentzugabeagoak dira, lehen ur-motoen istripuak izan, gero txakur hiltzaileak, beranduago emakumeen aurkako indarkeria....

Gauza jakina da honelako berriak behar dituztela munduko telediarioak bete ahal izateko. Urrutiko unibertsitateek eginiko ikerketa arraroak bukatu zaizkie eta pianojole amnesikoarena sartu digute.

Baina albiste honek ez hankarik ez bururik ez du. Eta gainera aspergarria da.

etiketak: zaharrak
Zaborzalea
Zaborzalea dio:
2005/10/03 20:27

Irratian entzun dut publizitate kanpaina bat dela. Ederra ziria!

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Erresuma Batuan "kanpaina" horren berri ematea, ados... ulertu daiteke. Baina hemen, benetako albistea izango balitz bezala eman dute. Onartu al dute, edo onartuko al dute telebista kateek ziria sartu diotela?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.