Alde batetik ur hoditeria aldatuko da. Eliza ondoko depositotik Andretegi, Artolaenea eta Apakintzariano hoditeria berrituko da. Trafikoari dagokionez, Apakintzatik Artolaeneraino eragingo du. Aste batzuetan zehar luzatuko da obra eta errepidea moztuta egon daiteke lan orduetan. Eskatzen da bide alternatiboak erabiltzea.
Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak Bentako errepidearen zabaltze lanei ekingo die. Honekin batera, Sorabillatik datorren bidegorria luzatuko da Benta pareraino. Obra honek urte bukaera arte iraungo du, gutxi gora behera.