Bidaia adin guztietako pertsonentzat antolatu dute, baina erretirodunek dute lehentasuna.
8:30ean irtengo dira Altzoko plazatik, eta Moreda herrira joango dira lehenengo. Bertan, olioa egiten den errota bisitatuko dute. 12:00etan, Eguren Ugarte upategia bisitatuko dute ardo katarekin, eta bertan bazkalduko dute. Arratsaldean, Laguardiara joango dira, eta 21:00ak aldera ailegatuko dira Altzora.
35 euro balio du, eta irailaren 13ko eguerdiko ordubatak baino lehen eman behar da izena udaletxera (943652413) edo Lurdes Muruari (943650328) deituta.