Salah Hmatou Amaidan eta Lourdes Colomo izan dira azkarrenak

Tolosaldeko Ataria 2016ko ira. 10a, 20:46

BerroBira krosean 37 parte hartzaile izan dira, horietatik lau emakumezkoak. Amaidan leaburuarrak 7 segundoko abantaila atera dio bigarrenari, Unai Señoran irurarrari. Colomo zizurkildarraren atzetik, Iosune Alberdi berrobitarra izan da bigarrena.

Hirugarrenetik bosgarrenera, gizonezkoetan Txomin Marañon durangarrak, Ibai Madina berrobitarrak eta Jon Altuna berrobitarrak bukatu dute. Emakumezkoetan, hirugarren Marta Badiola donostiarra eta laugarren Markina-Xemeingo Lore Txurruka izan dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!