San Agustin Jaiak 2016

Berrobi festan murgildu da

Andoni Uzkudun 2016ko abu. 25a, 18:12

Abuztuko azkenengo jaiei hasiera eman zaie Berrobin. Sanagustin jaiak, gaurtik igandera bitarte luzatuko dira eta ez da egongo aspertzeko betarik. Txupina lehertzearekin batera hasi da festa Berrobitar guztientzat.

Hona hemen datozen egunetarako egitaraua:

ABUZTUAK 25, OSTEGUNA

17:30. Txupinazoa, trikitia, kalejira eta buruhandiak.

18:00. Sagardo dastaketa, Izer eta Alabier trikitilariek girotuta.

21:30. Herriko plazan mahai eta aulkiak eskuragarri egongo dira nahi duenak bere afaria eta edaria ekar dezan.

23:30. Erromeria Izer eta Alabierren eskutik.

 

ABUZTUAK 26, OSTIRALA

09:00. Goiz eresia trikitilariekin

10:00. Haurren pilota partidak

11:00. Puzgarriak, ohe elastikoa eta penalti jaurtiketa saltarian lehiaketa, haur eta gaztetxoentzat.

11:30. Meza.

12:00. Toka txapelketa.

13:00. Erretiratuen hamaiketakoa.

16:00. Apar festa. Bainujantzia eramatea gomendatzen da.

17:30. Irristaketa arranpala akuatiko erraldoia frontoi inguruan.

18:00. Haur eta gaztetxoentzat askaria.

19:00. Trikiti txapelketa.

20:00. Pintxo-poteo herrikoia Solastoki Tabernan, Erre-Berri Okindegian eta Iriarte Jatetxean.

21:00. Herri afaria.

00:00. Kontzertua Zesuma taldearekin.

 

ABUZTUAK 27, LARUNBATA

08:00. Croissant goxoak eta txokolatea Erre-Berri Okindegian.

09:00. Goiz eresia trikitilariekin.

11:00. Gorriti eta bere animaliak.

14:00. Paella lehiaketa eta kuadrillen arteko bazkaria. Sagardoa, ura eta ardoa doan.

18:00. BerroBINGO. Sari potoloak banatuko dira plazan.

22:30. Bertso saioa: Jon Maia, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin eta Agin Laburu. Gai-jartzailea: Iker Iriarte.

00:00. Krakobia.

01:00. Mozorro lehiaketa: Hawaianoz jantzita.

Ondoren. Krakobiaren saioa.

 

ABUZTUAK 28, IGANDEA

07:00. Ogitarteko jatea Iturriza janari dendan. Eserlekuak eskuragarri egongo dira kanpoaldean.

11:00. Meza.

11:30. Haurrek dantzatutako agurra herritarrei.

12:30. Helduen pilota partidak: Egiguren-Erauskin eta Zubiria-Alberdi; eta jarraian, Urbieta-Altuna eta Santxo-Elola.

14:00. Bide-Ona elkartean bertso bazkaria.

18:30. Anje Duhalderen emanaldia.

20:30. Zahagi ardoa. Mahai eta aulkiak eskuragarri egongo dira. Sagardoa, ura eta ardoa doan txosnan.

21:00. Erromeria Mirari, Joseba eta Kristinarekin.

22:00. Monologoa Ester Povedaren eskutik.

Ondoren. Erromeria.

 

IRAILAK 10, LARUNBATA

17:00. BerroBIRA: haurren herri krosa eta sari banaketa.

18:00. BerroBIRA: helduen herri krosa eta sari banaketa. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!