Elduaingo jaiak 2016

Bazkari legea

Tolosaldeko Ataria 2016ko ira. 9a, 15:59

Kanpoan zein herrian bertan bizi diren elduaindar guztientzako hitzordu garrantzitsua da gaurko herri bazkaria.  Frontoian elkartu dira eta bazkaldu eta gero haur zein helduentzako puzgarriak izango dituzte.

Frontoian elkartu dira bazkaltiarrak, eta paella eta txuletak dastatzeko aukera izan dute. Gauerditik aurrera Ingo al deu? taldearen doinuekin amaitu ahal izango dute eguna.

Egitaraua:

Bihar, irailak 10

11.00. Gazteentzako ginkana.

13.00. Frontenis txapelketako finalak

16.00. Batukada tailerra.

18.00. Patata tortilla batukada tailerreko kideek alaituta.

00.00. Zesuma taldea.

Oharra: Gauean autobusak egongo dira:
Tolosa-Elduain 00:15; 01:45 eta 03:15.
Elduain-Tolosa: 00:40, 02:10 eta 03:40.

Etzi, irailak 11

08:00. Diana

12:00. Pala eta pilota partidak herriko haur eta gazteen eskutik.

Ondoren, hamaiketakoa herriko plazan: sadinak eta piperminak txakolinarekin.

17:30. Kale Hop antzerkia, Orratx taldearen eskutik.

19:00. Gorriti eta bere animaliak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!