Ibilbideko lau kilometroak osatuta, Iker Fortes eta Mikel Irizar izan dira, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren helduen mailan, Skating modalitatean, bi minutu t'erditik gorako aldearekin. Hamargarren egin du eskualdeko lehen sailkatuak, Igor Zubeldiak. Chinthia Martinez izan da emakumezkoetan azkarrena, eta bigarren Alpino Uzturreko Irati Izagirre sailkatu da.
Rolleski Klasikoan, berriz, 3,2 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute. Azkarrena Jacako Carlos Lannes izan da, 13:15 segundoko denbora eginda. Iban Bezunartea eta Alpino Uzturreko Mikel Plazas gaztea izan dira ondorengoak. Emakumezkoen mailan, berriz, Maialen Lopez irundarrak egin du denborarik onena.
Jarraian emaitza guztiak: