Udalaren bulegoak berrituko dituzte
Ataungo Udalak udaletxeko bulegoak berrituko ditu, abuztuko oporraldia baliatuz. Lanak egin ahal izateko, abuztuaren 7tik 15era bitartean —bi egun horiek ere barruan—, erabat itxita egongo da udal bulegoa, eta ez du zerbitzurik emango. Bede...
Udalak beste aldaketa batzuk ere burutuko ditu, herrian barrena. Batetik, Arantzamendira ibilgailuekin sartzeko aukera murriztu egingo du. Langa giltzarekin itxiko dute aurreran-tzean, eta baimena dutenek soilik sartu ahalko dute kotxearekin. Oinezkoentzat ere langa txikiak jarri dituzte.
Bestetik, San Martingo Auzoeta eta San Gregorioko Zelai pilotalekuetan, argiak pizteko sistema txanpon bidez jarri dute. Sarrerako atea, berriz, automa- tikoki irekiko eta itxiko da, zehaztutako orduan.