Organo barroko jaialdiak aho zapore ona utzi du Ataunen
Loreto Aramendiren kontzertura 130 lagun inguru hurbildu ziren
Igandean organo kontzertua eskaini zuen Loreto Aramendi organojoleak. Arrakasta izan zuen kontzertuak; 130 pertsona inguru bildu ziren San Martin de Tours elizan.
Atzo, berriz, nazioarteko organo ikasleek Gipuzkoako hamahiru organo barrokori bisita egin zieten. Horien artean, Ataungo organoa ikustera ere joan ziren. Guztira 11 ikasle bertaratu ziren: Alemaniakoak, Japoniakoak, Australiakoak, Italiakoak eta euskaldunak. “Esteban Elizondo organojoleak erakutsi die organoa, eta ondoren udalaren partez mokadutxo bat eman diegu”, adierazi du Asier Rodriguez Ataungo alkateak.
Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, 11. Organo Barroko Jaialdia izan dute asteburuan Ataunen.