Mitoaldia astea antolatu dute Ataunen, arloko ekitaldiak bilduta
Ikasleekin tailerrak, ipuin kontaketak, Toti Martinez de Lezea eta Jentilen Etorrera izango dira. Euskal Herriko mitologiaren erreferente bihurtu nahi dute AtaunUrriaren 30etik azaroaren 4ra, mitologiarekin lotutako ekitaldi sorta izango da Ataunen, I....
Ikasleekin tailerrak, ipuin kontaketak, Toti Martinez de Lezea eta Jentilen Etorrera izango dira. Euskal Herriko mitologiaren erreferente bihurtu nahi dute Ataun
Urriaren 30etik azaroaren 4ra, mitologiarekin lotutako ekitaldi sorta izango da Ataunen, I. Mi-toaldia egitarauan. Jentilbaratza elkarteak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak (GPS) elkarlanean sortu dute, eta «Ataun Euskal Herriko mitologiaren erreferentzia nagusi izatea» nahi dute. Bestetik, lankidetza Euskal Herri osora zabaldu nahi dute, arloa lantzen ari diren elkarte, erakunde eta herriei ere ekimena irekita.Mitoaldiak lau osagai izango ditu. Astean zehar, ikastetxeek Barandiaran Museoa bisitatuko dute, tailer ludikoak egiteko: teoria, praktika, antzerkia eta jolasa uztartuko dituzte haurrek. Oraindik lekua badago.
Azaroaren 1ean, Marimundukok eta beste izaki batzuek, ipuin kontaketa egingo dute, mu- seoan. 11:00etan eta 12:30ean saio bana izango dira. Aurrez eman behar da izena (2,50 euro).
Toti Martinez de Lezea idazlea gonbidatuko dute azaroaren 3an, 19:00etan. Mitologiaren bidezidorretatik solasaldia egingo du, euskaraz. Sarrera doan da, baina aurrez izena emanda.
Azkenik, hilaren 4an, Jentilen Etorrera antzerkia izango da. 18:15ean da harrera San Martingo plazan, eta 19:00etan eta 21:00etan antzerkiak, Auzoetan.
Proiektuaren hasiera
«Anbizio handiko» proiektutzat aurkeztu zuten eragileek Mitoaldia, atzo, Donostian. «Mundu mitologikoaren hedapenean garrantzitsua izango da, eta jarraipena izatea nahi dugu», esan du Ainhoa Diez de Salazarrek, museoaren koordinatzaileak.
GPS fundazioaren zuzendari Luis Mari Zalduak elkarlanaren eta auzolanaren garrantzia nabarmendu du, eta herrigintzan duen funtzioa goratu. Jentilbaratzaren lana eredugarri jo du. «Mitoaldiaren hasiera da aurten. Etxetik hasi gara, Ataundik, eta Euskal Herrian beste erakunde batzuei bide ematea da xedea.