Mondejuak nola egin erakutsiko du etzi Pili Barandiaranek Ataunen
Ataungo mondeju beltza egiteko ikastaroa izango da, larunbat goizean, Ataunen. Pili Barandiaran herritarrak emango du. Jentilbaratza elkarteak antolatu du saioa, eta Aizkoate soziedadean garatuko dute ikastaroa, etzi 10:00etatik 13:00etara.Parte hartu ...
Parte hartu nahi dutenek, aurrez izena eman behar dute (616 375 983). San Martin jaietan, azaroaren 12an, VIII. Mondeju Lehiaketa ere antolatuko dute, eta harako partaideen jakintza zabaltzea da helburua; orokorrean, Ataunen hestebete famatu hori gal ez dadin, irrika sortzea.