Korrikalariek etzi Ataunen dute zita, Hiru Auzoetako kros gogorrean
San Martin, San Gregorio eta Aia auzoak zeharkatuko dituzte, 17,3 kilometroan. Aurretik haurren korrika festa izango da. 'Mantza' oroituko dute, hirugarren urtezIgandean jokatuko da Ataungo Hiru Auzotako 37. Korrikaldia. Ohiko ibilbidean, hiru auzuneak...
San Martin, San Gregorio eta Aia auzoak zeharkatuko dituzte, 17,3 kilometroan. Aurretik haurren korrika festa izango da. ‘Mantza’ oroituko dute, hirugarren urtez
Igandean jokatuko da Ataungo Hiru Auzotako 37. Korrikaldia. Ohiko ibilbidean, hiru auzuneak zeharkatuko dituzte korrikalariek, 17,3 kilometroko ibilbidean. San Martinen hasi eta bukatuko da proba, San Gregorion barrena Aiako plazan itzulia emanda.Lasterketa 11:00etan hasiko da. Izena, aurrez, Interneten (kirolprobak.com edo ataun.eus) eman liteke, 12 euroan. Egunean bertan, 10:00etatik aurrera, ir-teeran (15 euro). Gehienez bi ordu izango dituzte bukatzeko.
Joxe Martin Barandiaran Agirre Mantza-ren omenezkoa izango da, aurten ere. 2015eko abuztuan hil zen ataundarra. Ataun Kirol Elkartearen atletismo taldeak antolatu du.
Sariak eta opariak
Korrikalari guztiek jasoko dute opari bana, Ataungo produktuz hornitutako poltsa (sagardoa, gazta zati bat eta pastak). Merkatariek eta ostalariek beste sari batzuk jarriko dituzte, zotz egiteko.
Sariak lehen hiru sailkatuentzat, beterano, herritar eta herritar beterano onenentzat jarri dituzte. Korrikaldiko denbora-errekorra ontzen duenarentzat 300 euroko gainsaria dago. Mutiletan 56:12 eta nesketan 1:06:00 dira markak.