Diru laguntzak eskatzeko epea irekia dago Ataungo elkarteentzat
Otsailaren 20ra arte dute Ataungo elkarteek kultur eta kirol ekimenak gauzatzeko diru laguntzak eskatzeko epea. Irabazi asmorik gabeko elkarteei urteko ekintzak finantzatzeko 25.000 euroko aurrekontua ezarri du Ataungo Udalak.Elkarte bakoitzak, gehiene...
Elkarte bakoitzak, gehienez zazpi ekintza edota 6.000 euroko aurrekontua aurkeztu beharko du. Horrez gain, gainontzeko elkarteak ez oztopatzea eta koordinazioz jardutea ezinbestekoa izango dela aurreratu dute.
Kulturaz arduratzen den udaleko sailak izapidetuko ditu eskabideak.
Bete beharreko baldintzak
Idatziz egin beharko da eskaria, udalean bertan edota internet bitartez.
Xehetasunak azaltzeaz gain, euskara sustatuko duen proiektua izatea eskatzen du Ataungo Udalak. Parekidetasuna ere bultzatu beharko da, emakume eta gizonen artean, baita kontsumo arduratsua eta ingurumenarekiko ardura ere.
Deialditik kanpo daudenak
Irabazteko asmorik gabeko elkartea izateaz gain, lan egiteko esparrua nahiz egoitza Ataunen izan ezean, deialditik kanpo geldituko da.
Ataungo Udaleko kultura saileko ardurapekoak diren helburuekin lotura zuzenik ere ezingo du aurkeztu elkarteak. Ezta beste bideren batetik, diru laguntza programaren batean dauden proiektuak ere.