Elkarkidetza eta Geroa BGAEetako buruak pentsioez ariko dira
Gizartean pil-pilean dagoen jubilazio-pentsioen eta osagarrien gaia landuko dute hitzaldi batean, bihar, Ataunen. Elkarkidetza eta Geroa erakundeetako zuzendariek emango dituzte azalpenak. Atauniker kultura elkarteak antolatu du saioa, eta bihar 19:00e...
Bi hizlari gonbidatu dituzte, BGAE Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakunde banatatik: Elkarkidetzako presidenteorde exekutibo Amaia Aldasoro Iturbe beasaindarra, eta Geroa-ko Virginia Oregi Navarrete. EAEko erakunde, instituzio eta enpresa publikoetako langileen BGAEa da Elkarkidetza. 1986an sortu zuten. ELAren izenean dago Aldasoro, bigarren buru.
Geroa, berriz, Gipuzkoako enpresetako langileen BGAE da, enpresak ere ekarpena partekatzen duena. Gizarte Segurantzaren pentsioen osagarri dira.