Mikel Paredes lazkaotarra Gipuzkoako txapeldun da
23 urtez azpiko afizionatuen txapelketa irabazi du, Ataunen. Eliteko txapelduna Iker Eskibel da. 54. San Martin Proba Asier Etxeberria iruindarrak irabazi duIker Eskibel eskoriatzarra eta Mikel Paredes lazkaotarra izendatu dituzte Ataunen Gipuzkoako er...
23 urtez azpiko afizionatuen txapelketa irabazi du, Ataunen. Eliteko txapelduna Iker Eskibel da. 54. San Martin Proba Asier Etxeberria iruindarrak irabazi du
Iker Eskibel eskoriatzarra eta Mikel Paredes lazkaotarra izendatu dituzte Ataunen Gipuzkoako errepideko txapeldun, elite eta 23 urtez azpiko mailetan, hurrenez hurren. Igandean jokatu zen 54. San Martin Proba, 136 kilometroan. Lasterketa Iruñeko Asier Etxeberriak (Ampo) irabazi zuen, bakarrik helmugaratuta San Martinen (3:16:25).Amporentzat egun borobila izan zen. Garaileaz gain, Paredes taldekideak jantzi zuen Gipuzkoako txapela. 8. helmugaratu zen, lehenengo 23 urtepekoa.
Ia hasieratik, 15 ziklistak alde egin zuten. Urkillagak pasatu zuen galbahea, eta Etxeberriak 3 segundoko tartetxoa atera zuen.