Txuma Murugarren, Ataunen
22:00etan kontzertua eskainiko du Aia auzoan
Txuma Murugarren pop–rock abeslariak kontzertua eskainiko du gaur, 22:00etan, Ataungo Aia azuoan. Joxemiel Barandiaran Kultur Elkarteak antolatutako ekintza da.
Murugarren Sasoi Ilunak taldearekin egin zen ezagun 90eko hamarkadan, baina 2000. urtean bakarkako ibilbide emankor eta sendoa hasi zuen. Geroztik, sei disko argitaratu ditu, jite amerikarreko pop-rock akustikoa, giro ilun eta dekadenteak eta Europako ekialdeko kabareterako eta ijitoen musikarekiko lilura batuz. Hitzen egile gisa ere nabarmendu da Murugarren, hala Sasoi Ilunak taldearen diskoetan nola bere izenarekin kaleraturikoetan.