Otso Irakurleek 'Otto Pette' jorratuko dute biharko solasaldian
ATAUN // 2018-2019 kurtsoko lehenengo literatura saioa bihar egingo du Ataungo Otso Irakurleak taldeak (19:00etan, udal liburutegian). Anjel Lertxundiren Otto Pette irakurri dute, eta hura landuko dute. Urriko irakurgaia ere zehaztu dute (31n): Iñaki ...
ATAUN // 2018-2019 kurtsoko lehenengo literatura saioa bihar egingo du Ataungo Otso Irakurleak taldeak (19:00etan, udal liburutegian). Anjel Lertxundiren Otto Pette irakurri dute, eta hura landuko dute. Urriko irakurgaia ere zehaztu dute (31n): Iñaki Petxarromanen Kearen fiordoa (Elkar, 2015). Euskal baleazaleek 1615ean Islandian izandako gertaeretan girotuta dago. Liburuzainari eska dakioke, ekartzeko.