Ataungo mondejua egiteko ikastarorako izen-ematea irekita
ATAUN // Ataunen urriaren 27an, larunbatarekin, egin ahalko da mondeju beltza prestatzen ikasteko saioa. Jentilbaratza kultur elkarteak antolatuta, Pili Barandiaranek emango du ikastaroa, aurreko urteetan bezala. Aizkoate elkartean izango da, 10:00etat...
ATAUN // Ataunen urriaren 27an, larunbatarekin, egin ahalko da mondeju beltza prestatzen ikasteko saioa. Jentilbaratza kultur elkarteak antolatuta, Pili Barandiaranek emango du ikastaroa, aurreko urteetan bezala. Aizkoate elkartean izango da, 10:00etatik 13:00etara. Izena emateko azken eguna urriaren 25a izango da; dagoeneko ireki dute epea. Telefonoz hots egin behar da (616 375 983).