280 karaktere luzeko ipuinen deialdia egin dute Ataunen
ATAUN // Ataunen abenduaren 14, 15 eta 16an izango da Liburu eta Disko Azoka, San Gregorioko Elkargunean aurten. Hura girotzeko, ipuin laburren deialdia egin dute antolatzaileek. 280 karaktere izan behar dute gehienez (#ataunipuinak esapidea jarri beha...
ATAUN // Ataunen abenduaren 14, 15 eta 16an izango da Liburu eta Disko Azoka, San Gregorioko Elkargunean aurten. Hura girotzeko, ipuin laburren deialdia egin dute antolatzaileek. 280 karaktere izan behar dute gehienez (#ataunipuinak esapidea jarri behar denez, 267 guztira). Sare sozialetan zabaldu behar dira, edo antolatzaileei helarazi. Azokan gastatzeko 20 euroko opari txekea zotz egingo dute.