Barandiaran Bekara lana aurkezteko epea bihar agortuko da
ATAUN // Barandiaran Fundazioak antolatutako 2019ko ikerketa bekara proiektuak aurkezteko epea bihar arte da. Etnologia arloa lantzeko deialdia egin du aurten. Norbanakoek edo bereziki eratutako lantaldeek aurkez ditzakete. 10.000 euroko diru hornidura...
ATAUN // Barandiaran Fundazioak antolatutako 2019ko ikerketa bekara proiektuak aurkezteko epea bihar arte da. Etnologia arloa lantzeko deialdia egin du aurten. Norbanakoek edo bereziki eratutako lantaldeek aurkez ditzakete. 10.000 euroko diru hornidura du bekak, eta urtebetean garatzeko denbora. Eskabidea, curriculuma eta proiektuaren txosten zehatza bidali behar dira (gasteiz@barandiaranfundazioa.eus).