Omenaldia egin diete gerra zibileko biktimei Ataunen
Ataungo Aia auzoan omenaldia egin diete gerra zibila jasan zutenei; zehazki, Bujanda eta Lasa familiei. Gerra Zibilean, Lizarrustin, zazpi pertsona fusilatu zituzten, eta horien artean zeuden Jesus Bujanda eta Marcelo Lasa olaberritarrak. Aranzadi elkartearekin elkarlanean aritu da Ataungo Udala, eta haien helburua familiei errekonozimendu historikoa ematea izan da.
Horretaz gain, omenaldiari esker ‘Iragana gogora ekartzen 2012…2018’ ekimenari amaiera eman diote. Ekimenak Ataungo hainbat gertakari herritarren gogora ekartzea lortu du.