Oraindik ere 'Harro herri' lemapean egin den 23. Korrikaren ajea erabat pasatzeko dela, euskararen aldeko lasterketa herrikoiak eskualdean egindako zazpi orduko ibilbidea hamar bideotan jaso du GOIERRIKO HITZAk.
Ordiziako Artzain Egunak irekiko du apirilaren 3an Idiazabal Gaztaren denboraldi berria. Kanpezuko Arrea! jatetxeko Edorta Lamo sukaldariak moztuko du lehen gazta.
Ezpeletatik Altsasurako bidean, Otsaurten behera Lizarrustira egingo du sartu-irtena. 40 kilometro dituzte eskualdean. Bost goierritarrek parte har dezakete.
Goierrin bederatzi udalerriri eragingo die banaketa-sistema berriak. 1.100 biztanletik beherakoak behar dute izan.
Hautsak eta kontzientziak astindu ditu Iñaki Iurrebasok iaz argitaratutako doktore tesiak euskal komunitatean. Euskara heriotzetik gertuago dago sasoi betetik baino. «Zulora doa», trapu epelik gabe esanda.
Zaldibiako auzo horretako festa biziberritzeko ahaleginean, maiatzaren 18an eta 19an egingo dute aurten. Bi eguneko egitaraua ari dira moldatzen.
Ernai antolakundeak topaketak antolatu ditu bihartik igandera .Mahai inguruetan, solasaldietan, ekintza kulturaletan, lanean... goierritarrak izango dira
Jolasak eta txokolatada egongo dira. Herri kirol jaialdian hiru aizkolari bikote arituko dira: Zaldua eta Aranberri aita-semeak eta Joxe Ugarteburu eta Unai Etxeberria
Ordizian eta Beasainen elkartuko dira apirilaren 3an eta 4an Goierriko hainbat gazte asanbladatako kideak, Goierriko II. Topaketan.
Aldaba Zaharreko Nico Delsert iritsi da Ordiziara, denboraldiari hasiera emanez. Krispetak egiteko artoa saldu du Zeraingo Iñaki Intxaustik. Hurrengoa, Artzain eguneko feria izango da.
Alemaniako Kolonia hiriko autobus zerbitzu publikoarentzat eta Frantziako Ile de France Mobilites operadorearentzat eraikiko ditu CAF-Solarisek autobusak, 2024 eta 2025 urteetarako
Apirilaren 10etik 20ra denetariko ekintzak antolatu dituzte; pote filosofikoa, hitzaldia, sukaldaritza tailerra, horma-irudi margoketa, pala eta pilota partidak, herri arteko herri kirol desafioa, eta borobiltzeko, bazkari musikatua.
Elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Idiazabalgo plazan. Forestaliaren proiektuaren jakinarazpenak iristen hasi dira kaltetutako udalerrietako udaletxeetara.
Segurako Aste Santuko prozesioak, bisita eta txango gidatuak museo eta parketxeetan, datozen bi asteburuetarako zinema karteldegia, Pazko bigarreneko jaia Antion, Ordiziako Artzain Eguna... Kontsultatu agenda albiste barruan.
Mirandaolako burdinola eta parkea, Brinkolako Ogiaren Txokoa eta Txillida Lantokia dira Lenbur Fundazioak osatu duen eskaintzaren gune nagusiak.
Aste Santuko zein Pazko Asteko opor egunetarako ekintzak prestatu dituzte. Herritarrei zuzendutakoez gain, familiei eskainitako hainbat saio ere badira.
Haizea Milan Aparicio pintura eta diseinu munduan hainbat sari irabazitakoa da, eta oraingoan Lazkaoko jaietako kartel lehiaketako saria lortu du.
Iazko kanpainan 35 tranpa selektibo jarri ziren Idiazabalen, eta guztira, 161 liztor asiar harrapatu ziren.
Apirilaren 20an izango da, Urbeltz pilotalekuan. Legazpiko dantzariek Iñaki Palacios txistulariarekin eta horren The Gaels taldearekin landutako ikuskizuna aurkeztuko dute.
Aurtengo Antzerki Garaia zikloaren barruan Ordizian egingo den azkena izango da. Telmo Irureta eta Miren Arrieta dira aktoreak. Bizipen afektibo-sexualez ariko dira, konplexurik gabe.