Kultura goratuta eta goierritarrak gonbidatuta, jaieguna dute gaur Gaintzan
Lehendabiziko Kultura Eguna ospatzen ari dira, gaur, gaintzarrak. Herritarren bilgune izateko helburuz, eta herriari bizitasuna emateko, egun osoko egitaraua garatuko dute. Goizean herri kirolak egin dituzte. Kultura, hitz larriz, arratsalderako utzi dute. Play-back kantaldia eta Ordiziako Amets-Bide dantza taldearen saioa izan dituzte. Garazi eta Josu trikitilariek girotuko dute afal aurrea. Ondoren, frontoian bertan, herri afaria egingo dute ehun-bat lagunek. Gauean, Guri5 musika talde gabiriarraren erromeria izango dute.