EIZIEren aurkezpena Deustuko Unibertsitatean

2016 Apirila 26
EIZIEren aurkezpena Deustuko Unibertsitatean

EIZIEk aurkezpen-ekitaldi bat antolatu du Bilbon, Deustuko Unibertsitatean, Hizkuntza Modernoak eta Kudeaketa, Euskal Hizkuntza eta Kultura eta Hizkuntza Modernoak graduetako ikasleei lanbidearen eta Elkartearen jardunaren berri emateko asmoz.

Noiz: 2016ko maiatzaren 2an, astelehena, goizeko 10:00etan.

Non: Deustuko Unibertsitateko 414. gelan.

Iñigo Errasti eta Ane López EIZIEko kideak izango dira elkartea aurkezten: zer den, zer egiten duen, zer motatako bazkideak dituen, bazkide egiteko zer egin behar den…

Bestalde, ikasketak amaitu ostean itzulpengintzan trebatzeko zer bide eta lan aukera dituzten ere azalduko diete ikasleei.