Jai-bezperaren kronika
Ganadu feria lehenengoz egin dute Kale Nagusian. Isidro Galdosi omenaldia egin diote, orain gutxi zendu da eta urtetan ganadu feria antolatu du. Gaur Santikutz eguna daSantikutz bezpera erdia euripean egin zuten legazpiarrek. Ez ziren kikildu halere, e...
Ganadu feria lehenengoz egin dute Kale Nagusian. Isidro Galdosi omenaldia egin diote, orain gutxi zendu da eta urtetan ganadu feria antolatu du. Gaur Santikutz eguna da
Santikutz bezpera erdia euripean egin zuten legazpiarrek. Ez ziren kikildu halere, eta kalean ibili ziren Ganadu Ferian bertako baserritarrek dotore jarritako ganadua ikusten. Artisau feria ere egin zuten eta bertako artisauek egindako eskulanak nahiz jakiak erakutsi eta salgai jarri zituzten.Ganadu feria goizean ireki eta eguerdira arte egon zen Kale Nagusian. Lehenengo aldia da Legazpiko bihotza hartzen duela, aurretik Latxartegi parkean egin izan dute beti. Isidro Galdosi omenaldia egin zion Legazpiko Udalak Ganadu Feriaren harira. Izan ere, Galdos orain hilabete zendu zen eta euren senideei esker ona agertu zien udalak urtetan feriaren alde egindako lanagatik. Koadro bat jaso zuten eta aurreskua dantzatu zieten, baita bertsoak kantatu ere.
Burruntzirako ilara
Gure Esku Dago-ko kideak prest zeuden mantala soinean, behin bertako arkumeak burruntzira prestatuta, pintxoak banatzeko. Ordu batean pintxoak saltzen hastekoak ziren eta ordua iritsi arte legazpiarrek ilara osatu zuten pintxoak dastatzeko; ordu baterako ilara luzea sortua zuten.
Arratsaldean Goazen! Dantzatzera eta abestera ikuskizunak jendetza bildu zuen. Batez ere, haurrak eta gaztetxoak elkartu ziren Euskal Herria plazan. Gehienek kantuak eta koreografiak zekizkiten arren, saioan zehar kantuak nahiz dantzen pausoak erakutsi zizkieten.
Gauean, herri danborrada atera zen kalera.
Gaur jaietako egun handiena da. Santikutz eguna da eta ekitaldi ofizialek hartuko dute eguerdia. 10:30ean Mirandaolako Gurutze Santuaren segizioa egingo dute eliza atarian, txistulari eta ezpata dantzariz lagunduta. 12:00etan La Salle eskubaloi taldeak jasoko du aurtengo Olaria saria eta, besteak beste, Legazpiko ezpata dantza eta larrain dantza dantzatuko dituzte Sustraiak taldekoek plazan.