Bertso tailer irekiak martxan jarriko dituzte berriz Gaztetxean
Iaz jarri zuten martxan Gaztetxean Bertso tailerra Bertso Olariak eskolako kideekin elkarlanean. Iazko tailerraren balorazio bikaina egin ostean, aurtengoan ere tailerra egitea erabaki dute. Urriaren 27an hasiko dira.Aurreko ikasturtean dozena bat lagu...
Aurreko ikasturtean dozena bat lagunek parte hartu zuten. Izan ere, tailerra irekia da eta aurretik bertsolaritzan jardun gabeko legazpiarrak joan daitezke. Helburua biltzen direnen artean giro ona sortzea da eta bertso bat egiteko oinarrizko urratsak zeintzuk diren argituko dute ostiralero-ostiralero egingo dituzten tailerretan. Iazko moduan Asier Iriondo izango da gidaria.
Eskolak ostiraletan 19:00etan izango dira eta momentuz Gabonak bitartera arte iraungo duela iragarri dute antolatzaileek.