Ibon Minerrek irabazi du. Sailkapeneko lehenengo emakumezkoa Naiara Peñagarikano da eta lehenengo gaztea Patxi Ormazabal da.
Gaur, Legazpiko bola tokian jokatu da 2018ko Goierriko bola txapelketako lehenengo jardunaldia. Ibon Miner ereñozuarra izan da gaurko irabazlea, 48 birla botata eta Martzelino Agirreri desenpatea irabazita. Hirugarrena Patxi Ormazabal izan da eta laugarrena Joxe Maiz, biek ere, 48n birla lurreratu dituzte.
Sailkapenari begiratuta, lehenengo emakumezkoa Naiara Peñagarikano gabiriarra da eta lehenengo gaztea, Patxi Ormazabal gabiriarra.
Bigarren jardunaldia Zerainen jokatuko da martxoaren 10ean.