Musika Bandaren eta Santikutz abesbatzen kontzertuak, etzi
Etzi, igandea, musikaz beteko dute Legazpiko bi taldek. Musika Bandak kontzertua egingo du eguerdian, eta Santikutz abesbatzak arratsaldean.Legazpiko Musika Bandaren emanaldia, Jesus Castillejok zuzenduta, 13:00etan izango da Latxartegi aretoan. Sarrer...
Legazpiko Musika Bandaren emanaldia, Jesus Castillejok zuzenduta, 13:00etan izango da Latxartegi aretoan. Sarrera librea da tokiak bete arte eta ateak 12:30ean irekiko dituzte.
Santikutz abesbatzaren kontzertua 19:00etan hasiko da parrokian. Aste Santuaren harira urtero eskaintzen duten kontzertua da. Marian Lasak zuzenduko du abeslari taldea. Parrokian ere sarrera librea da.
Bi taldeek, nork bere erara, Mozart ekarriko dute Legazpira.