Aitziber Osinalde mendi lasterkaria punta-puntan dabil aurten ere
Aurten egin dituen hiru mendi lasterketak irabazi ditu. Uztailean ez da Goierriko Bi Handietan egongo. Andorran korrituko du bere denboraldiko azken probaAitziber Osinaldek lau mendi lasterketa programatu zituen aurtengo denboraldirako. Hiru egin ditu ...
Aurten egin dituen hiru mendi lasterketak irabazi ditu. Uztailean ez da Goierriko Bi Handietan egongo. Andorran korrituko du bere denboraldiko azken proba
Aitziber Osinaldek lau mendi lasterketa programatu zituen aurtengo denboraldirako. Hiru egin ditu honezkero eta hiruetan lehenengo sartu da helmugan. Laugarrena uztailaren 7ko asteburuan egingo du Andorran, hori dela eta ez da oraingoan Goierriko Bi Handietan lehiatuko.Osinalderen denboraldia itzela izaten ari da. Aurretik ere postu on-onak lortu izan ditu, aurtengoan «ondo sentitzen» ari dela eta, «ikusten da lan pixka bat egin dugula», dio Osinaldek.
Pastores de Portudera mendi lasterketa (Asturias) eta Runela Traila (Gaztela) irabazi ditu, eta Europako Mendietan (Asturias) Travesera lasterketan ere garaile izan da.
Osinalderen arazo handiena lasterketa egin bitartean jatea eta edatea izan ohi da. «Aurten egin ditudan hiruetan lortu dut tripetatik hobeto ibiltzea. Janariak ere aldatu ditut eta horrek lagundu dit». Dena dela, dioenez, «lasterketa bakoitza ezberdina da, berbera izanda ere, urte batetik bestera asko aldatu daiteke eguraldia eta abar direla eta». Baldintzak baldintza, aurtengo lasterketetan «fisikoki hobeto bukatu dut».
Uztailean egingo duena Andorrako Mitic lasterketa izango da, «esan didatenez oso polita da, baina oso gogorra. Ehun eta piko kilometro dira eta 24 ordu lasai asko joan daitezke lasterketa egiten. Lehenengo aldia izango da halako mendi lasterketa bat egiten dudana».
Osinaldek jarraitzen du erretinosi pigmentarioa dutenei keinu egiten eta gaixotasun hori ikusgarri egiten bere elastikoetan. Esker oneko hitzak ditu berak lasterketa egin bitartean bere zain daudenentzat, «itxarotea korrika egitea baino okerragoa izan behar du».