Extremadurako elkarteak Kultur Astea ospatuko du gaurtik hasita
Legazpiko Extremadurako elkarteak 22. Kultur Astea ospatuko du gaurtik urriaren 21era bitartean. Egitarauak ez dauka berritasun askorik aurreko urtekoekin alderatuta, baina La Bellota kultur elkarteko kideek Legazpiko beste elkarteko partaideak eta uda...
Ekintzak gaur hasiko dira. Elkartearen lehendakariak ongi etorria egingo die bertan bildutakoei eta ohorezko ardoa edango dute. Kultur Astearen hasiera ekitaldia 13:00etan egingo dute La Bellotaren egoitzan, San Inazio auzoan.
Datozen egunetan tute, domino eta kuatrola txapelketak egingo dituzte. Haurren eta jubilatuen egunak ospatuko dituzte. Ate irekien eguna urriaren 16an izango da eta Extremadurako gozokiak prestatuko dituzte sukaldean. Datorren igandean meza egingo dute Extremadurako erara, eta urriaren 20an omenaldiak barne hartuko dituen afaria egingo dute elkartean.