Agirre Etxeberriko taberna ustiatzeko eskaintzak aurkez daitezke 26ra arte
Doinua musika eskolaren egoitzako beheko solairuko taberna hartzen duenak 300 euro ordaindu beharko ditu hileko. Kontratua urtebetekoa izango daAgirre Etxeberri etxea Legazpiko Doinua musika eskolaren egoitza da. Eraikinaren beheko solairuko taberna-ka...
Doinua musika eskolaren egoitzako beheko solairuko taberna hartzen duenak 300 euro ordaindu beharko ditu hileko. Kontratua urtebetekoa izango da
Agirre Etxeberri etxea Legazpiko Doinua musika eskolaren egoitza da. Eraikinaren beheko solairuko taberna-kafetegia ustiatzeko eskaintzak egiteko epea ireki du udalak. Eskaintzak abenduaren 26ra arte aurkeztu ahalko dira udalaren Sektore Publikoko Kontratazioaren Plataformaren bitartez.Tabernaren ustiapenean sartu dituzten zerbitzuak honakoak dira: tabernaren berezko ustiapena; udalak kontratatutako epealditik kanpo behe-solairuko komunak, haietara doan pasabidea eta eraikinaren atzeko sarrera zein arkupea garbitzea; beheko solairuan dauden erabilera anitzeko gelen irekiera, itxiera nahiz, hala dagokionean, haien garbiketa egitea.
Tabernaren ustiapena bere gain hartzen duenak 300 euro ordainduko dizkio hileko udalari; diru kopuru hori goraka hobetu daiteke eskaintzan. Ordain-saria bezeroek tabernan egindako gastutik eratorriko da; pre- zioak nahieran finkatuko ditu ustiatzaileak, baina ekin aurretik aurkeztu beharko ditu udalean.