Nafarroan egun pasa
Mutiloatik 18 laguneko taldea joan zen larunbatean Nafarroara, egun pasa. Goizean, Irantzuko monastegia bisitatu zuten Abartzuzan, eta ondoren, Lakarreko Lezaun upategian bazkaldu zuten. Arratsaldean, berriz, Lizarra ezagutzeko aukera izan zuten.