Mutiloa, airetik ikusita
https://youtu.be/69LHIu7sDOE
Maite ditut maite gure bazterrak dio Joxean Artzek idatzi eta Mikel Laboak ezagun egindako abestiak. Izan ere, bazter eder askoak ditugu Goierrin bertan, eta Mutiloa da horietako bat. Mikel Alonso gazteak ordea, gutxitan ikusitako ikuspegi batetik hartu ditu irudiak: airetik. Drone-a erabiliz, Mutiloako herrigunearen irudi ederrak hartu ditu, baita Zeraingo meatze gunearenak ere, besteak beste.