Errigora, etxeko sukalderaino
Nafarroako Erriberako produktuak salduz bertako euskara bultzatzen duen Errigora egitasmoak martxan du kanpaina berria. Zubi bat sukaldera lemapean, olioak ez ezik, nafarroako baratzeetan ekoitzitako produktuak ere eskatzeko aukera izango da, hala nola zainzuriak, pikillo piperrak, orburuak, menestra eta krema mota ezberdinak. Gaur zabaldu dute epea, eta hilaren 20ra arte egin ahal izango dira eskaerak, errigora.eus webgunean, edo Goierrin jarriko dituzten 16 puntuetan.
Sukaldea etxearen erdigunea dela diote, batzeko tokia. “Sukaldeko mahaiaren inguruan konpartitzen ditugu kontu txikiak eta ospatzen ditugu egun handiak”. Hori dela eta, sukaldea zubi lanerako ere erabili nahi dute. “Elikagaiak milaka kilometrora dauzkagun lurretatik ekarri ordez, bertokoaren aldeko apustua egiten duen Euskal Herria amesteko”. Nafarroa hegoaldeko nekazariak laguntzearekin batera, eskualde Erribera berreuskalduntzen lagundu nahi dute.
Eskaerak egin eta saskiak jasotzeko Goierriko tokiak:
- Arama: Herriko ostatua
- Ataun: Troskaeta taberna
- Beasain: Goiztiri AEK eta Andramendi ikastola
- Ezkio: Lekua zehaztu gabe
- Gabiria: Herriko ostatua
- Idiazabal: Izpar denda
- Lazkao: Gerriko liburudenda
- Legazpi: Katillu taberna
- Mutiloa: Herriko ostatua
- Olaberria: Zezilio taberna
- Ordizia: Goiztiri AEK
- Segura: Errigoraren gunea
- Urretxu-Zumarraga: UZ Ikastola
- Zaldibia: Joxepane taberna
- Zegama: Haizea taberna