Mutiloarrak herrian euskara ikasten
Mutiloan euskaltegia martxan jarri dute aurten, udalak sustatuta. Goiztiri AEK euskaltegiak ematen ditu eskolak eta momentuz, lau ikasle ari dira bertan euskara ikasten eta hobetzen. Interesa dutenek oraindik ere izena eman dezakete.