Industria ondarea, turismo bizia lelopean, Industrialdiaren barruan, burdin erauzketaren paisaia ezagutzeko aukera izango da bihar, Mutiloako meatze esparruan, 11:00etan plazatik abiatuta. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aurrez: udala@m...
Industria ondarea, turismo bizia lelopean, Industrialdiaren barruan, burdin erauzketaren paisaia ezagutzeko aukera izango da bihar, Mutiloako meatze esparruan, 11:00etan plazatik abiatuta. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aurrez:
udala@mutiloa.eus.
Mutiloako burdina izan zen Erdi Arotik Urola eta Oria ibaien arroetako goiko partean kokatuta zeuden burdinolen etengabeko lana elikatu zuena. XIX. mendearen amaieratik eta 1927raino, Compañia Minera de Mutiloa S.A.k ezarri zuen, uneko teknologia berria baliatuz, ustiapen antolatua eta sistematikoa. Horretarako, produkzio sistema berriaren premiak asetzeko beharrezkoak ziren azpiegiturak altxarazi zituen erauzketa gu- neetatik gertu.
Egungo paisaian ezagutzeko moduan daude. Batetik, Muti-loatik Ormaiztegira arteko trenbidea (gaur egun Bide Berdea). Pasaiatik Europako burdingintzetara heltzen zen. Bestetik, minerala tratatzeko sistema konplexu hau gutxienez hiru ikuztegik osatzen zuten: Mañastegizar, Troi eta Barnaola.