Denboraldia amaitzeko zazpi jardunaldiren faltan lider dira Ordiziakoak
Denboraldi bikaina egin ondoren mailaz igotzeko aukera handiak dituzte Ordizia Kirol Elkarteko futbolariek. Tolosaren aurka jokatuko dute hurrengo jardunaldia, etxetik kanpoGipuzkoako Ohorezko Mailan denboraldi bikaina egiten ari dira ordiziarrak, eta ...
Denboraldi bikaina egin ondoren mailaz igotzeko aukera handiak dituzte Ordizia Kirol Elkarteko futbolariek. Tolosaren aurka jokatuko dute hurrengo jardunaldia, etxetik kanpo
Gipuzkoako Ohorezko Mailan denboraldi bikaina egiten ari dira ordiziarrak, eta lider daude, 59 punturekin. Igoera begiz jota eta ondo bideratuta dute, baina ligaren azken txanpan ezin dute hutsik egin, lau puntura baitute Tolosa.Asteburuko partida gazi-gozoa izan da Ordizia Kirol Elkartearen lehen taldearentzat. Gazia, etxean jokatuta, puntu bakarra lortu dutelako, Aretxabaletaren kontra bana berdindu eta gero. Eta gozoa, oraindik ere lidertzari eusten diotelako.
Azkeneko zazpiak
Liga bukatzeko zazpi jardunaldi besterik ez zaizkio falta Ordiziari, eta garrantzia handiko partidak izango dira denak ere. Datorren asteburukoarekin hasita; izan ere, sailkapen buruan dabiltzan bi taldeak ariko dira aurrez aurre: Tolosa eta Ordizia. Etxetik kanpo jokatuko dute urdinek, eta biek ala biek ere, asko izango dute jokoan. Ordiziak irabaziko balu, zazpi puntuko aldea aterako lioke Tolosari; galduz gero, berriz, puntu bakarrera izango lituzke tolosarrak.
Lehendakariaren mezua
Gaur-gaurkoz, Jon Txurruka da Ordizia Kirol Elkarteko lehendakaria eta «oso pozik» agertu da ohorezko mailako mutilek orain arte egindako denboraldiarekin. Berak adierazi duenez, «talde oso gaztea da. Denboraldi honetan jubenil mailako taldetik igotako zazpi jokalari berri daude». Horrez gain, «denboraldi hasieran klubak zehaztutako helburuak lortu direla» uste du Txurrukak. Izan ere «harrobiko jokalariekin ari gara, tokiko mutilekin eta egindako lanarekin harro» daudela ere esan du.
Azkenik, «denboraldia amaitzeko falta diren partidetarako animoak» eman dizkie lehendakariak jokalariei.