Ikusgai dago etxez etxeko zerbitzuaren arautegia
GIZARTEA // Martxoaren 22an Ordiziako udalbatzak onartu eta gero, ikusgai dago Ordiziako etxez etxeko zerbitzuaren arautegi eta salneurri publikoaren ordenantza berritua. Udaletxeko idazkaritzan dago dokumentazioa hain zuzen ere, kontsultatu nahi duten...
GIZARTEA // Martxoaren 22an Ordiziako udalbatzak onartu eta gero, ikusgai dago Ordiziako etxez etxeko zerbitzuaren arautegi eta salneurri publikoaren ordenantza berritua. Udaletxeko idazkaritzan dago dokumentazioa hain zuzen ere, kontsultatu nahi dutenentzat. Martxoaren 16an publikatu ziren Gipuzkoako Boletin Ofizialean eta erreklamazioak edo iradokizunak jartzeko epea zabalik dago apirilaren 24ra bitarte. Ondoren, Aldundiak berretsi eta sinatuko du hitzarmena.