Rufino Arriaga euskal presoak ama bisitatu du
GIZARTEA // Rufino Arriaga euskal preso ordiziarra ama bisitatzen izan da aste honetan bertan, astearte arratsaldean hain zuzen ere. Sendiak eta lagun ugarik itxaron zioten bertan ongi etorria emateko asmoarekin. Arriaga, Sevilla 2 espetxean dago eta b...
GIZARTEA // Rufino Arriaga euskal preso ordiziarra ama bisitatzen izan da aste honetan bertan, astearte arratsaldean hain zuzen ere. Sendiak eta lagun ugarik itxaron zioten bertan ongi etorria emateko asmoarekin. Arriaga, Sevilla 2 espetxean dago eta bidaia luzea egin behar izan du ama bisitatzeko. Sevillatik Madrilera, handik Gasteizera eta Gasteiztik Ordiziara ekarri zuten. Datorren azaroaren 20 urte beteko ditu espetxean Ordiziakoak eta hiru urte barru beteko du zigorra osoa.