Maisu handiaren omenez
Santa Ana eguna, tradizioz beterikoa aurten ere. Garate dantza maisua gogoan izan dute. Gaurko Santanazaleen egunean, 11 bikote ariko dira soka-dantzanOrdiziako jaietako egun handia izan zen atzokoa, Santa Ana eguna ospatu baizuten. Tradizioa izan oh...
Santa Ana eguna, tradizioz beterikoa aurten ere. Garate dantza maisua gogoan izan dute. Gaurko Santanazaleen egunean, 11 bikote ariko dira soka-dantzan
Ordiziako jaietako egun handia izan zen atzokoa, Santa Ana eguna ospatu baizuten. Tradizioa izan ohi da nagusi egun horretan. Goizean ospatu zen mezaren ondoren, herriko zaindaria prozesioan atera zuten gerturatu ziren herritarrek, Irungo bandaren laguntzarekin Jarraian, agintariek soka-dantza egin zuten Plaza Nagusian. Jose Migel Santamaria alkatea izan zen aurreskua, eta Izaro Intxausti zinegotzia, atzeskua.Agintarien soka-dantzako une batean, herritarrak atera ohi dituzte plazara. Gonbidatu berezi bat izan zuten atzokoan, Izan ere, Kontxi Naldaiz, Jesus Mari Garate dantza maisu handiaren alargunari dantzatu zion Santamaria alkateak. Naldaizek ekitaldiaren ondoren adierazi zuenez, «oroitzapen askoko festak» izaten ari dira aurtengoak eta «oso eskertuta» dago Garateren oroimenez egindako guztiagatik.
Hiru zauritu matutinan
Festetan jai giroak izan behar du nagusi eta hala izan ohi da normalean baina atzo goizean, tren geltokiko paretan ikus zitekeen odolak, gau mugitua izan zenaren seinalea ematen zuen. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, «borroka baten eraginez labanaz zauritutako hiru pertsona izan ziren eta larrialdi zerbitzuen laguntza behar izan zuten».
Santanazaleak gaur
Tradizioarekin jarraituz, gaur ostirala, Santanazaleen eta kuadrilen eguna da. Azken egun honekin amaituko dituzte ordiziarrek aurtengo Santa Ana jaiak, nahiz eta bihar, larunbata, festak jarraituko duen. Izan ere, Ordiziaren 750. urteurrenaren festa egingo dute.
Santanazaleen ohiko esku-dantza, 1509tik egiten da Ordizian. Azkeneko urtean ezkondu diren hamaika bikotek parte hartuko dute. Asko eta asko sekula dantzarik egin ez duten pertsonak dira, baina uztaila hasieratik aritu dira entseguak egiten gaurko egunerako dantzak ikasi eta guztia ongi ateratzeko.
Aurreskua Iñaki Dorronsoro izango da eta atzeskua, Iñaki Iraola. Nagore Lariz eta Leire Mendizabal izango dira lehenengo eta bigarren dama.
Udaletxean, 9:30ean bilduko dira neskek mantilak jarri eta plazara ateratzeko. Udaletxeko liburuan sinatuko dute parte hartzailek. Gero, soka, udaletxetik elizara joango da eta meza ondoren plazara bueltatuko dira ohiko soka-dantza dantzatzera.
Kuadrillek segiko dute festa; 13:00etan dute hitzordua plazan.