Kultura kudeatzeko eta ekipamenduen erabilerarako plana abian jarriko dute
Kulturlab proiektua gauzatzeko proposamenak jasotzeko epea zabalik dago. Aurrekontua 40.000 eurokoa da, eta zortzi hilabetetan egina egon behar duOrdiziako Udalak kultur ekipamenduen erabilera plana eta kulturaren kudeaketarako marko estrategikoaren la...
Kulturlab proiektua gauzatzeko proposamenak jasotzeko epea zabalik dago. Aurrekontua 40.000 eurokoa da, eta zortzi hilabetetan egina egon behar du
Ordiziako Udalak kultur ekipamenduen erabilera plana eta kulturaren kudeaketarako marko estrategikoaren lanketa kontratatu behar du, Kulturlab proiektuaren barruan. Proposamenak aurkezteko epea urriaren 19ra arte dago zabalik. Plana burutzeko aurrekontua 40.000 eurokoa da eta zortzi hilabeteren bueltan egina egon behar du. Kotrataziorako pleguak udaleko webgunean daude.Ordiziako hiribilduaren 750 urtemugako ekintza plana martxan jarri zutenean, helburu batzuk zehaztu zituzten eta horien artean dago Ordiziaren etorkizuna zehaztea. Alde batetik, beharrak, erronkak, arazoak eta aukerak, eta, bestetik, interesak, nahiak, ideiak eta aurreikusitako proiektuak zehaztu zituzten. Ordiziako herritarrak ez ezik, alderdi politikoek eta herriko bestelako talde eragileek parte hartu zuten bileretan.
Egin beharrekoak
Proiektu honetan eta ekipamendu kulturalei dagokienez, Herri Antzokiko eraikinak «funtsezko protagonismoa» izan behar duela uste du Ordiziako Udalak. Proposamen hau egungo Herri Antzokiko «espazioen, erabileren eta ekipamenduko programen definizioan ardaztu» beharko dela ere zehaztu du, beti ere «Ordiziako eta bere inguruko gainontzeko ekipamenduak eta kultur proiektuak kontuan hartuz».
Zehaztasunak eta epeak
Lana egiteko, zortzi hilabeteko epea aurreikusten du udalak eta ondorengo egikaritze faseak izango ditu: plana egiteko prozesuaren zehaztapena eta garapena, planaren diagnostikoa egitea, proposamenak edo ekintza plana egitea eta planaren amaierako dokumentua, jarraipen prozesua eta horren ebaluazioa burutzea, azkenik.
Behin diagnostikoaren prozesua amaituta eta ekintza planak erredaktatuta, euskaraz eta gazteleraz prestatuko den dokumentu bakarrean bateratuko dira. Dokumentu horretan, jarraipen eta ebaluazio prozesuak finkatuko dituzte, baita dokumentuaren garapena azaltzen duten gainontzeko elementuak batu ere; kultur ekipamenduen erabilera eta kulturaren kudeaketarako marko estrategikoak gehituko ditu. Jarraian, udalak balioetsi eta, ostean, onartu eta zabalduko du.