Ampo Ordizia animatzera joateko autobusa jarri dute
ORDIZIA // Ampo Ordiziak Burgosen jokatuko du igandean, UBU Colina taldearen kontra. Ordizia Rugby Elkarteak autobusa antolatu du, taldea animatzera joateko. Igandean, 08:30ean abiatuko da, Zuhaiztitik. Partida 12:30ean hasiko da, San Amaro zelaian. Au...
ORDIZIA // Ampo Ordiziak Burgosen jokatuko du igandean, UBU Colina taldearen kontra. Ordizia Rugby Elkarteak autobusa antolatu du, taldea animatzera joateko. Igandean, 08:30ean abiatuko da, Zuhaiztitik. Partida 12:30ean hasiko da, San Amaro zelaian. Autobus txartelaren truke, bazkaria ere emango dute. Joan nahi duten zaleek, mezu bat bidali behar dute info@ordiziarugby.eus posta helbidera, asteazkena baino lehen.