Garaipen zabalarekin, gipuzkoakorren arteko derbia ordiziarrentzat
Denboraldiko gipuzkoarren arteko lehenengo derbian Ampo Ordizia gailendu zen. Ordizia Rugbyk 36 puntu lortu zituen; Hernani CRE taldeak, aldiz, 10. Altamirako zelaian jokatu zuten derbia eta amaieran, 19-90 gastrotekak antolatutako hirugarren zatia egi...
Bi taldeek helburu desberdinekin jokatu zuten partidua. Hernaniarrek ligako sailkapenean gora egin nahi zuten, jaitsiera postuetatik aldentzeko. Ordiziarrek, bestalde, play-off fasea jokatzeko aukera lortu nahi zuten.
Azkenean, markagaiua ordiziarren aldekoa izan zen eta horri esker, sailkapen nagusiko laugarren postua berreskuratu dute. Bigarren eta hirugarren direnekin sei puntuko aldea dute oraintxe eta bosgarrenari, hiru ateratzen dizkio.
Jardunaldi gogorrak
Asteburukoa eta gero, hurrengo jardunaldiak dituzte buruan Ampo Ordiziako mutilek. Hurrengo biak, gainera, ez dira aurkari errazenetakoak. Valladolideko VRAC eta UE Santboianaren aurka neurtu beharko dira.