Seguran bizi den Keko Maiotz asteasuarraren egur lanak ikusgai eta salgai jarri dituzte Ardixarra etxean, irailaren 3ra bitar-tean. Onddo perretxikuak, arropentzat esekitokiak edo per- txeroak, kandelabroak, hegaztiak... jarri ditu erakusgai. Batez ere...
Seguran bizi den Keko Maiotz asteasuarraren egur lanak ikusgai eta salgai jarri dituzte Ardixarra etxean, irailaren 3ra bitar-tean. Onddo perretxikuak, arropentzat esekitokiak edo per- txeroak, kandelabroak, hegaztiak… jarri ditu erakusgai. Batez ere, haritz eta ipar pinu egurrarekin egiten ditu artelanak. «Pertxeroak zuhaitz adarrekin egin ditut eta horretarako haizeak botatako arbola izan behar du, poliki-poliki lehortutakoa. Poliki-poliki lehortutako bada, egurra ez da usteltzen», zehaztu du Maiotzek. Egurren bat ebaki behar izanez gero, berriz, ilargiaren faseak hartzen ditu kontuan.
Ardixarra egunero irekita
Ardixarra etxea egunero egongo da irekita abuztuan, 11:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era bitartean.