Berrikuntzekin dator Segurako idazlan, bertso eta marrazki lehia
Seguran XIV. Ipuin, bertso eta marrazki sariketa egingo dute aurten, 2011. urtetik Joxean Ormazabalen omenez egiten dena. Aurten berrikuntza ugarirekin dator gainera lehiaketa. Elorri elkarteak antolatu izan du sariketa orain arte, baina aurten, Hitz e...
Lehiaketaren helburua «euskara eta euskal kultura» suspertzea da. Hala, inguruko haur eta gaztetxoez gain, lehiaketa bertso eskoletara eta Iparra-Hegoa kultur astean partaide diren ikastetxeetara ere joko dute.
Lanak abenduaren 5erako
Joxean Ormazabal sariketan parte hartu nahi dutenek, abenduaren 5a izango dute lanak aurkezteko azken eguna. Horretarako, Segurako Elorri elkartera jo edo 647 052 529 telefono zenbakira deitu behar da.
Sari banaketa, abenduaren 23an egingo dute, 12:00etan, Segurako Botikaxahar kulturgunean. Irabazleek diploma bana jasoko dute, baina parte hartzaile guztientzat izango dira opariak. Sari banaketaren ondoren, hamaiketakoa emango dute partaide guztientzat.