Bertso txapelketako finalera joateko bigarren autobusa
SEGURA // Hitz edo Irri, euskaraz elkarri euskara elkarteak, abenduaren 17an BEC-eko Bertsolari Txapelketa Nagusira joateko bigarren autobusa antolatu du. 08:00etan irtengo da Segurako plazatik eta Idiazabalen geldialdia egingo du. Itzulera, finala bu...
SEGURA // Hitz edo Irri, euskaraz elkarri euskara elkarteak, abenduaren 17an BEC-eko Bertsolari Txapelketa Nagusira joateko bigarren autobusa antolatu du. 08:00etan irtengo da Segurako plazatik eta Idiazabalen geldialdia egingo du. Itzulera, finala bukatu eta ordu erdira egingo du. Elorripen eman behar da izena, 12 euro ordainduta.