Gaur eman behar izena Txoritegi elkartean, 19:00etatik 20:00etara.
Txoritegi Elkarteak antolatuta, hilaren 24an jokatuko da Segurako ehiza txikiko txapelketa herrikoia. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute gaur, 19:00etatik 20:00etara, Txoritegi elkartean bertan. Norbaitek bertara joaterik izango ez balu, 665 72 06 44 (Gurutz) telefonora deitzeko aukera badago. Lizentzia federatiboa eguneratuta eduki behar da txapelketan parte hartu ahal izateko.