Autobusa hilaren 22ko Donostiako manifestaziorako
SEGURA // Datorren hilaren 22an, ostegunean, 11:30ean, Donostian manifestazioa egingo dute jubilatuek eta pentsionistek. Alde batetik, erretiro-pentsioen igoera KPIren igoeraren araberakoa izatea eskatuko dute; eta bestetik, Espainiako erretiro-pents...
SEGURA // Datorren hilaren 22an, ostegunean, 11:30ean, Donostian manifestazioa egingo dute jubilatuek eta pentsionistek. Alde batetik, erretiro-pentsioen igoera KPIren igoeraren araberakoa izatea eskatuko dute; eta bestetik, Espainiako erretiro-pentsioak EBkoekin homologatzea nahi dute.Segurako Atseden jubilatu eta pentsionista elkarteak autobusa antolatu du. Gaur eman behar da izena, 18:30etik 19:00etara, Atseden elkartean.