Aitziber Lertxundi izango dute gaur Bixi-Bixi irratsaioan
SEGURA // Segura Irratiko Bixi-Bixi irratsaioak gaur eguerdian egingo du zuzeneko saioa. Aitziber Lertxundi, Seguran bizi den ondarroarra izango dute gonbidatu. Ohiko atalak ere ez dira faltako. Eñat Telleria alkateak, Goiztiri AEK euskaltegiak, Elhuy...
SEGURA // Segura Irratiko Bixi-Bixi irratsaioak gaur eguerdian egingo du zuzeneko saioa. Aitziber Lertxundi, Seguran bizi den ondarroarra izango dute gonbidatu. Ohiko atalak ere ez dira faltako. Eñat Telleria alkateak, Goiztiri AEK euskaltegiak, Elhuyarrek eta GOIERRIKO HITZA-k ere izango dute tartea. Saioa, ostegunean (18:00) eta igandean (08:00) errepikatuko dute eta segurairratia.eus atarian ere entzungai izango da.